Zer egin dezakegu
SOINUA
LANDU
Zure proiektuaren jarraipena hasieratik amaierara arte, zerbitzu-esperientzia eroso eta atsegina izan dezazun.
Nahasketa
Filmak, telebista saioak, publizitatea, podcastak, musika, etab luze bat nahastu daitezke.
PUBLIZITATEA
Grabaziotik hasi eta soinu diseinuaren azken nahasketara eta entregara, zure iragarkia nabarmendu egingo dugu.
lokuzioak
grabatu
Zure beharretara egokitzen den bikoiztaile eta lokutore zerrenda luzea daukagu.
SOINU ETA FOLEY
EFEKTUAK
Zure proiektuak soinu izaera berezia izan dezan esklusiboki sortutako foley efektuez jantziko dugu. Aurretik sortutako soinu efektuen
EMISIO NEURKETA
SISTEMA
Emisio arau berrietara egokitutako neurketa sistema batez lagundurik zure proiektua behar den bezela entzun ahal izango duzu edonon.
neurrira egindako ekoizpena
Sortzaileak ere izanik edozein motatako musika eta zinemagintzarako zerbitzu moldagarriak eskaintzen dira. Frogatu gaur bertan.
ABOUT
HARITZ LETE
SOINU TEKNIKARI ETA MUSIKARIA
HORRELA HASI ZEN
Soinuarenganako mugarik gabeko pasioa edota Lera
Nire pasio honen errudun nagusiena musika dela esan nezake, hori baita beste batzuen artean, nire beste pasioetako bat. Hainbeste aldiz entzuten nituen diskoak nola grabatu zituzten jakin nahiez nengoen beti, filmak eta ikus-entzunezkoak nire bidean topatu nituen arte. Soinuz beteriko beste mundu zirraragarri eta amaitezin bat deskubritu nuen orduan, eta bertan galduta jarraitzen dut oraindik ere.
Soinuarekin izan nuen lehen kontaktua nire lehen musika taldearekin etorri zen, soinu mahai horrek oraindik ere nerekin jarraitzen du. Ondoren soinu ikasketak burutu nituen eta geroztik, Euskadi Irratian lanean denbora bat pasa ondoren Donostiako REC Grabaketa Estudioan eman nituen ia 20 urte. Orain LERA da nire etxea, denbora konturatu ere egin gabe joaten zaidan lekua.